XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAITZA-KONTUA / ZOR / HARTZEKO / Erosketak / Salmentak / Pertsonal-gastuak / Emaitza (mozkina) / TOTALA.

Altxortegi-balantzea Finantz aktiboa (Erabilgarria + Bihurgarria) eta Epe laburrerako galdagarria alderatuz lortuko da.

Gure adibidean: ALTXORTEGI-BALANTZEA / Hasierakoa / Bukaerakoa / Diferentzia / Erabilgarria / Bihurgarria (Epe laburrera) / Epe laburrerako galdagarria / Altxortegi-saldoa.

5.000 pta-ko igoera gertatu da altxortegian ekitaldi honetan.

Baina altxortegi-egoera hau, gertatu ondoren kalkulatzeak baino interes handiagoa du aurrez zer gertatuko den jakiteak.

Horrela enpresak etorkizunean izango dituen diru-sarreren eta irteeren berri izango du.

4.11.- ALTXORTEGI-AURRIKUSPENA.

Altxortegi-aurrikuspena edo -aurrekontua, enpresa baten diru-egoera adierazten duen finantz egoera da.

Jarraian aipatuko diren arrazoiak direla eta, komenigarri izaten da altxortegia aurrikustea: - Epemuga iristean enpresa bere konpromezuei aurre egiteko gauza dela segurtatzeko.

- Zorpetze-maila ahalik eta txikiena izan dadin, honela banku-interes gutxiago ordainduko bait da.

- Aktibo finkoa erosteko edota enpresaren beste iharduera batzuk finantzatzeko politikak finkatzen lagunduko duelako.